HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaur, Eneko Balerdi dantzariarenak ekarri dizkigu. 21 urterekin dantzan hasi, Michelin enpresan zuen lana albo batera utzi eta Londresera joan zen dantza ikasketak egitera. Egun, dantzaria eta hainbat dantza emanaldiren sortzailea da.