Lehenik eta behin, Turkiako hauteskundeei eta HDP kurduen taldeak lortutako emaitzei eta hauek eman ditzaketen aukerei begira jarri gara tertulian Eneritz Otamendi baserritarrarekin eta Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituarekin. Ondoren berriz, EBaren eta AEBen arteko merkataritza hitzarmenari, TTIPari begira jarri gara. Akordio honek ekar ditzakeen ondorioez,  gure herriko ordezkari politikoek akordio honen inguruan duten jarreraz eta akordio honen kontra Euskal Herrin sortu den mugimenduaz hitz egin dugu.