Uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean neskentzako rock udaleku irekiak antolatu ditu MEFsst! kolektiboak. 8 eta 16 urte bitarteko neskentzat izango dira Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan. 2013an sortu zen MEFsst! taldea rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzeko helburuarekin eta helburu berberarekin antolatu dute 2015eko Nesken Rock udalekua. “Lourock” udalekuak deitu diote, Lourdes Olangua, Lou bezala ezaguna, OK Corral taldeko abeslaria gogoan. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietakoa izan zen. MEFsst!eko Gurutze Ostolazarekin hitz egin dugu.