Genealogiei eta norberaren sustraiak bilatzeko beharrari begira jarri gara tertulian Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin eta Grazi Etchebehere erizainarekin. Jose Mujica Uruguaiko presidente ohiak bere emazte Lucia Topolanskyrekin batera Euskal Herrira egindako bisitari errepatu diogu lehenik. Ondoren berriz, norberaren erroak bilatzeko beharraz hausnartu dugu. Zergatik du pertsonak bere sustraiak jakiteko beharra? Zein lotura du norberaren sustraien bilaketak herri batekiko maitasunarekin eta identitatearekin?