Bihar ospatuko dute Oñatin Fan Hemendik eguna, eta dagoeneko iragarri dute aurtengo ekintza nagusia zein izango den: jende kate bat osatuko dute Guardia Zibilaren kuartela inguratuz. Fan Hemendik eguna ospatzeko arrazoiak badirela eta, aurten laugarren aldiz egingo dute “indar okupatzaileak” Euskal Herritik joan daitezela aldarrikatzeko eguna. Gogorarazi dute Guardia Zibilaren “kontrolak, mehatxuak, irainak, jazarpena… euskaldunon eguneroko ogia” direla, eta “herritarrek egin beharreko presioa” dela horrekin amaitzeko bideetako bat. Honetaz guztiaz solastu dugu, Fan Hemendik ekimeneko Oier Fernandezekin.