Lehenik eta behin aurkeztu berri den Euskal Herriko Musika Bulegoari begira jarri gara tertulian Gotzon Barandiaran eta Aitor Abaroarekin. Ekimenak sortzen dituen aukerez eta balizko arriskuez hitz egin dugu. Eta musikarekin jarraituz eta laister gurean musika jaialdiak bata bestearen atzetik etorriko diren honetan bati erreparatu diogu: 20 urte beteko dituen EH Zuzenean jaialdiari. Musikari dagokionean egindako apustua argia da: publikoarentzat ezezagunak diren baina artistikoki eta politikoki erakargarriak izan daitezken taldeak ekartzea.