Ostegunean hasita 31 egunez gaztelaniaz hitz egin gabe biziko da Lutxo Egia idazlea gaztelania nagusi den Bilbon. Arau sozialak ikusaraztea eta haiekin jolastea da martxan jarri duen Bi-lingual: transitoak performancearen helburua. Ez da salaketa egin nahi duena, oinarri politikoak dituen esperientzia artistikoa baizik. Lehen eraginak nabaritzen hasia dela adierazi digu.