20 urte, urtero sortzen lelopean ospatuko da EH Zuzenean festibala uztailaren 3, 4 eta 5ean Lekornen. Hainbat erpinetatik begiratuta da interesgarria festibalak martxan jarri duen eredua, baita musikari dagokionean ere. Izan ere, izen handien lehiatik irten eta publikoari talde berriak deskubritzeko aukera eman nahi dute. Lekorneko taula gainak zapalduko dituzten hogeitamarretik gora taldeak zein diren eta zer nolako musika egiten dute jakin nahi izan dugu. Festibaleko musika arloan dabiltzan Antton Lannes eta Mattin Olzomendirekin egin dugu bilduma.