UltraViolenceMutur batetik bestera ibili da gaur Burdinola heavy metal irratsaioa. Nazioarteko nobedadeen artean, Italiako ULTRA-VIOLENCE bandaren “Deflect The Flow” diskoa izan da protagonista. Aldi berean, Feared, Khors, Burning Point eta Hammer King taldeen berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, RISE TO FALL bizkaitarren “End vs Beginning” lan berria nabarmendu dute, Dabelyu, Eraso! eta Insomnio Kroniko taldeen doinuekin batera.