Europar Batasuneko 28 herrialdeak ez dira adostasun batera iritsi gaur Bruselan. Gero eta gehiago dira Europan asilo politikoa eskatzen dutenak, eta Grezia eta Italiak duten presioa murrizteko helburuarekin herrialde bakoitzeko barne produktu Gordina edota  langabezia tasaren araberako kuota bat jartzea proposatu du Bruselak. Filosofian ados bai, baina hori praktikan jartzerako orduan sortzen dira desadostasunak. Sos Arrazakeriako Mikel Mazkiarekin hitz egin dugu,  eta irmo salatu du  guda batetik ihes datozen herritarrak merkantzia bezala tratatzen direla Europan