Udal osaketen ondorenari begira jarri gara tertulian Axier Lopez Argiako kazetariarekin eta Ekhine Atorrasagasti kazetariarekin. Andoaingo inbestidura saioa ikertzeko fiskaltzak hartu duen erabakia, inbestidura saioa bera eta EAJ eta PSEren arteko akordioa aipatu ditugu. Udal gobernura iritsi berritan ordezkari politiko berriek izan dituzten keinuei begira ere jarri gara. Iruñeko alkate Joseba Asiron esaterako, ongizate saileko langileekin elkartu zen lehen egunean, motorrean ere joan zen udalera, kotxe ofizialak eta bizkartzainak alboratuta.