Lehenik eta behin, Oiartzun Irratiko esatari Mirari Martiarenak igandean futboleko lehen mailara igo zen Oiartzungo taldeko kideen hitzak bildu ditu. Tertulian, Aitor Abaroa eta Azaitz Gartzia izan ditugu, Lutxo Egia idazleak 31 egunez gaztelania baztertzeko egin duen hautuaren inguruan. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenari egin dio, EHUko uda ikastaroetan eskainiko duten ‘Trantsizio energetikoa: iraunkortasuna eta demokrazia’ ikastaroaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin Euskal Herriko saltoki txikiez hitz egin dugu. Amaitzeko, Radio Kulturako lagunek ‘Erractus’ errezitaldiaz Jule Goikoetxearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.