Gazte direla edo sentitzen direla aintzat hartuta gazteen prekaritateari eta hemendik irteteko soluzioei begira jarri ditugu tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidea eta Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoa. Uda iristearekin batera lan prekarioak areagotu egiten dira gazte askorentzat baina prekarietatea bera ez ote da egiturazkoa? Administrazio publikoari begira Gazteriaren Kontseiluak egindako proposamenaz gain ekonomia sozial eta eraldatzaileari erreparatu diogu.