Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenetan, Gure Esku Dago dinamikak iganderako antolatutako ekintzei begira Agurainen, Oñatin eta Izpuran egindakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Roberto Gerenabarrena eta Gurutze Sarasolarekin hitz egin du Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk, IKA euskaltegiaren 25. urtemugaz. Urtzi Urkizuk telebista kateetako nobedadeak ekarri dizkigu komunikazioaren tartera. Amaitzeko, Txingurri heziketa elkarteaz hitz egin dugu Luisma Rubio pedagogoarekin.