Maiatzaren 24ko hauteskunde emaitzek eta ondoren osatu diren Udalen zer esan luzea eman dute. Horren inguruan aritu da Talaiatik honetan Jagoba Zulueta. Aunitz hitz egin baita  ezker abertzalearen emaitzen inguruan, nola goaz, eta nora? Gogoeta egiteko egoeran gaudela dio Zuluetak. Baina kontutan eduki, “berdin pentsatzen duenarekin eztabaida mugatuz, ez dela sekula indar metaketarik hasten. Herria eta mugimendua ontzen duten hari asko eten baizik” Ohartarazi du baina  kanpotik egiten ari dela gogoeta, eta, aldiz,  barrutik egin behar dela.