GURE ESKU DAGO Nazioen Munduarekin Idiazabalen sortu zen mugimendua “Gazta zati bat” dokumentalak bildu zuen. Ondoren sortu zen Gure Esku Dago ekimenari eta joan den urteko giza kateari berriz, “Jostunak” dokumentalak eman dio forma. Ez dakigu igandekoaren ondoren trilogia etorriko ote den baina guk orain arteko ikus-entzunezkoetan ibili diren hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan: Jon Maia bertsolaria, Ion Telleria kazetaria eta Eriz Zapirain dokumental zuzendari eta ekoizlea.