Erabakitzeko eskubidea ez da soilik Euskal Herriari dagokion eskubidea, munduko herri eta herritar guztiei dagokiena baizik. Horregatik, gaurko ekitaldietan mundu osoko herritarren hartu dute hitza. Galiziako, Herrialde Katalanetako, Brasilgo, Senegalgo edota Saharako herritarrek ere parte hartu dute Gure Esku Dago-ren ekimenetan.