Irratien tartean, ‘Gaur erabakia, bihar hautestontzia’ egunaz egindako jarraipen saioetan Arrosa sareko irratietako kideek esandako hitzak bildu ditugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Xarroxin irratikoek Nabarraldeko editore Olaia Aldazi egin diote, larunbatean izango den Noaingo martxaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek ‘Maitasunaren ostean, maitasuna’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek Lutxo Egiarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.