Asko dira udako solstizioarekin eta San Juan gauarekin batera akelarrea egiten duten herriak. Horietako bat da Hernani, aitzindaria gainera. 1986an egin zuten lehen aldiz eta gora beherak izan baditu ere 30 urte beranduago indar handiz ospatzen da. Ehunka sorgin, galtzagorri eta zirikok parte hartzen dute, baita inkisidore eta Akerrek ere. Txalaparta eta batukadaren erritmoan ia larru-bizik amaitzen dute denek orgia batean. Akelarreko antzerki taldean parte hartzen 18 urte daramatzan Garikoitz Arrese-Igorrek eman dizkigu xehetasunak.