Pentsaera eta jarrera erradikal eta moderatuei begira jarri gara tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaile eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin. Kattalin Minerrek Gaur8n idatzitako “Moderazio erradikala” artikulutik tiraka hainbat galdera jarri ditugu mahai gainean: jarrera erradikalagoak behar ditu Euskal Herriak? Zer ulertzen dugu erradikaltasunaz? Uste baino kontserbadoreagoak gara? Erradikaltasunaren esanahi berri bat behar dugu?