GD30OBH.pdfKoop57-EH eratu berri da Euskal Herrian, 20 urteko ibilbidea duen Coop57 kooperatibaren babesean. Finantzaketa etiko eta solidarioen zerbitzua eskainiko du ekimenak; diru guztia ekonomia sozial eta eraldatzailean murgilduta dauden ekimen kolektiboetara bideratuko du. Ez da banku bat baina zerbitzu finantzieroak eskainiko ditu. Berriki lehendakari izendatu duten Gorka Julio Hurtadok eman dizkigu xehetasunak.