Atzo zendu zen Periko Solabarria ezker abertzaleko militante nekaezina, hamaika borroketan ezagutu duguna. Haren ibilbideari begira jarri gara bere adierazpenak gogora ekarrita. Gurasoengandik jasotako heziketa, 1936ko gerra, frankismoa edota transizioa nola bizitu zituen, apaiz garaiak nola gogoratzen zituen, langile borroka edota gazteengan zuen konfidantza nabarmendu ditugu bere hitzen bitartez.