Biarritzeko aireportuari “Biarritz Pay Basque” marka ezarri diotela eta, turismoari begira jarri gara tertulian Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Onura ala kalte egiten dio turismoak Ipar Euskal Herriari? Turismo ereduez ere hitz egin dugu, kostaldearen eta barnealdearen artean dagoen desorekaz eta baita identitateak duen garrantziaz ere.