Gaurkoan, erlezaintzari begira jarri gara. Badago kezka nagusi bat, aurten inoiz baino liztor asiatiko gehiago dagoela. Bereziki kezkatuta agertu da Gipuzkoako Erlezainen Elkartea, bertako erleari kalte egiten diolako eta bertako erleak funtzio hainbat eta garrantzitsuak dituelako. Ekosistemarako behar beharrezkoak dira erleak.Erlezaintza  hartu du oinarri, hain zuzen, Igartubeiti baserri museoak berriki egin duen Baserri Egunean. Bertako koordinatzaile Kizkitza Ugartebururekin eta Egoitz Galartza erlezain eta albaitariarekin hitz egin dugu.