VirginSteele Denboraldiko azken programa eskaini du Burdinola heavy metal irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, VIRGIN STEELE estatubatuarren “Nocturnes Of Hellfire & Damnation” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Unleash The Archers, Gorgoroth, Luca Turilli’s Rhapsody eta Work Of Art taldeen berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, HIRA gipuzkoarren “V” lan berria nabarmendu dute, Kudai eta Allowance banden doinuekin batera.