Ostiralean abiatuko da beste urte batez segidan EH Zuzenean festibala. Baina berezia izango da aurtengoa, 20 urte betetzen baititu. Ipar Euskal Herriko gazteria biltzeko eta frantses komunitatea euskal mundura gerturatzeko tresna gisa jaio zen ekimenak bere garapena izan du urte hauetan eta osasuntsu, oso osasuntsu jarraitzen du. Bestelako bizi eredu baterako alternatiba eskaintzen du EHZ festibalak. Hala adierazi digute egun bozeramale lanetan dabilen Pauline Guellek eta duela 20 urte sortze lanetan ari zen Jean François Lefort “Lof” -ek.