Info7 Irratian “Kirol Leihoa” irratsaioa egiten duen Mikel Ibargoien kazetari urnietarrak Rikardo Arregi saria jaso zuen asteburuan emakume kirolarien inguruan egindako kazetaritza lanagatik. Sariketa horren aitzakipean elkarrizketatu dugu goizean Kalegorrian saioan Ibargoien eta emakume kirolariek prentsan duten presentziaz galdetu diogu. Nola ez, jasotako sariagatik zoriondu dugu!