Hainbat gai hartu ditugu hizpide gaurko tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Iruñerriko zein Ernai gazte antolakundeko eta Topatuko kazetari Iraitz Salegi absolbitu izanari begira jarri gara lehenik, ondoren gaur indarrean sartu den Mozal legeari erreparatzeko. Amaitzeko, Irungo alardea eta batik bat alarde parekideak jasotako babes herritarra baina ez hainbeste instituzionala jarri ditugu mahai gainean.