Datorren asteartean eta asteazkenean deklaratu beharko dute euskal presoen hamalau senidek, lekuko gisa, Madrilen. Hori salatzeko, Etxeratek elkarretaratze nazionala deitu du astearterako Donostiako Lurralde Auzitegiaren atarian. Senideek salatu dutenez “senide izate ez da delitua, ezta jazarpenerako arrazoi ere”. Urtzi Errazkin Etxerateko kidea elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan.