Drogen kontsumoari eta kalitateari begira jarri gara gaur. Drogen prebentzioa modu alternatiboan lantzen du da Ailaket elkarteak eta horretarako, datozen asteetan Euskal Herriko txoko ugari bisitatuko ditu Ailaket!-eko furgonetak, jendeak hartzen dituen drogak aztertzeko zerbitzua eskainiko dute beste urte batez segidan. Lanketa horretan ari den eta Ailaket! elkarteko koordinatzailea den Unai Perez De San Romanekin hitz egin dugu.