Espainiako soldata igoeraren ituna Araba, Bizkai eta Gipuzkoan nola egokitu aztertzeko Confebaskek bilkura deitu zuen biharko. Azkenean ordea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalak bilera bertan behera uztea erabaki du eta ELA eta LAB sindikatuei egotzi dio ardura. LAB sindikatuak atzo iragarri zuen bere lekua “bi langileri prekarioari” utziko ziela bilkuran, eta ELAk esan zuen ez zela “antzerkietara” joango. Egoera horretan, Confebaskek “errespetu falta” egotzi die bi sindikatuei eta esan bezala, biharko bilera bertan behera utzi du. Gertaturikoaz galdetu diogu goizean Kalegorrian saioan Garbiñe Aranbururi, LABeko exekutiba nazionaleko kideari.