Literatura, musika eta politika uztartu ditugu gaur tertulian Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin eta Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin. Euskal literatura eta musika uztartzen dituzten hainbat ekimenetan buru belarri dabiltza biak ere, “Ametsak ere zain” Mikel Antzaren poemak oinarri dituen emanaldian Barandiaran eta amaiera eman berri dioten “Celosamente gordea” irratsaioan Amondarain. Literatura eta musika uztartzea berria ote den, bide berriak zabaltzen ote dituen, literaturari zer nolako ekarpena egiten dion aipatu ditugu. Mami politikoari ere heldu diogu eta euskal literaturan aberriaz zer topatu duten galdetu diegu biei.