Karelean saioan ostiralero zinemari eta telebistari zabalduko diegu tartea. Telesail, film eta askotariko ikusentzunezkoez mintzatuko zaigu Gaizka Izagirre. Gaurkoan “blockbuster”-ak izan ditugu hizpide, Mr Robot telesaila gomendatu digu eta hiru zine-estreinaldi ere izan ditugu mahai gainean: Inside Out, True Story eta Amy.