Kandido Sagarzazu izan dugu gaur gurean, 12 urte eman ditu preso Frantziako zein Espainiako espetxeetan. Aurten berreskuratu du askatasuna Donostiarrak. Portuko auzokidea izaki, itsasoa ezin ahantzi, arrantza ontzien maketak egiten ikasi du. Erran digu gogorak izan ziren Frantziako espetxean betetako lehen 6 urtean, 22 ordu ematen baitira ziegan epaitua izan arte. Dispertsioaren ondorioz familiek dituzten gastuen inguruan ere aritu gara solastean, eta aitortu digu, krisiak ere eragina zian duela espetxean eta  “presoa zaintzen den bezala, senideak ere zaindu behar ditugu” esan du Kandidok.