Isaac Rekalderekin hitz egin dugu gaur, Amaiurko alkatea da eta Arantzadi Zientzia Elkarteak egindako aurkikuntzen inguruan aritu gara solastan. Bertzeak bertze, 500 urte dituen ezpata aurkitu dute Amaiurko lurretan, baina ez hori bakarrik. Erran digu, orain egun aproposak direla Amaiur bixitateko, Arantzadikoak daudelako lanean, eta beti daude prest azalpenak emateko. Ilusioz ari dela herritar guztiak lanean, auzolanean.