Bilboko Aste Nagusian euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko aldarria presente egon da. Aurten ere manifestazioa egin dute eguerdian, oraingo honetan espetxean gaixo larri dauden presoen senideek deituta. Mari Feli Etxeandia, Joxemi Etxeandia presoaren arrebarekin izan gara. “Espetxe politikak presoen oinarrizko eskubideak urratzen ditu, eta zer esanik ez gaixotasun larri bat duzunean” salatu du Mari Felik. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du besteak beste Joxemik, eta laguntza psikologikoa jasotzeko oztopo asko ditu. “Gaixoen eta orohar presoen egoera krudelarekin amaitu behar dugu, eta horretan denok egin dezakegu zerbait” gaineratu du Mari Felik.