Hondarribiko alardera begira jarri gara Gara egunkariko kazetari Oihane Larretxearekin. Aurtengoan keinu baikorrak ikusi dituela adierazi digu: oihu gutxiago, alarde baztertzailetik parekidera gerturatu direnak edota ertzaintza kaskorik gabe joan izana. Alkateak konpainia parekideari harrerarik egin ez badio ere udaletxeak gaia mahai gainean duela adierazi dute Jaizkibel konpainiatik.