Nazioarteko gaietan aditua den Gabirel Ezkurdiak argi du: Mendebaldeko gobernuak dira Sirian bizi den egoeraren erantzuleak. Penaz, anestesiatuta ikusten du mendebaldeko gizartea nazioarteko gatazken aurrean. Demokraziaren eta giza eskubideen izenean Siriako, baita Irakeko nahiz Libiako gobernuen aurka mendebaldeak izan duen jarrera ikusita, kontraesana nabaria da Ezkurdiarentzat, Israel, Maroko edota Arabia Saudiko gobernuen aurrean duen jarrerari erreparatuz gero.