Tarteka musika proposamenak egiteko eskatuko diegu musikaren jiran dabiltzan hainbat lagunei. Zehazki, euskal kantugintzari begira ere jarriko gara. Gaur, Asier Aizpurua “Bukowskiko kamarero” bezala ezagunagoa dena etorri zaigu estudiora Xabier Montoiaren zenbait disko besapean hartuta. Bere hitzetan “ezezagun haundia” den musikaria da Montoia. Bere musika ibilbidearen errepasoa egin dugu tarteka kantuak entzunez geldialdia eginda.