BILAKETAK

Aditu Duzu

RSS-Podcast

aa

ADITU DUZU Durangon egin zen IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua pasa den maiatzan. ADITU DUZU saioan kongresua antolatzen aritu zen Ainhoa Latatu UEUko kidea elkarrizketatu dugu. Oso balorazio positiboa egin du, alde batetik uste baino harrera hobea izan duelako kongresuak, eta bestetik, eta garrantzitsuena akaso parte-hartzaileak pozik geratu direlako. Horretaz gain, noski, zientzia munduko azken albisteak errepasatu ditugu, baita hainbat bitxikeriren berri izan ere. Hartu tarte bat, eta entzun ADITU DUZU!

Aditu duzu Alazne ADITU DUZU? saioan egin ohi dugun moduan, oraingoan ere ikerleri gazteei egin digu tartea, eta Alazne Aizpitarte psikologoa elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Nerabeen arteko bikote harremanak ikertu ditu “Bikoteen arteko biolentzia, Nazioarteko Tesia ” egin du eta, gaur egun, nerabe eta gazteen arteko bikote harremanetan ematen diren bortxa zantzuak ekiditeko ikastaroak ematen ditu. Noski, hilabetero moduan, albiste laburrak eta bestelako bitxikieriak landu dtugu! Hartu tarte bat interesgarri dator ADITU DUZU?

asier erramuzpeAsier Erramuzpe informatika ingeniaria izan dugu UEUko Aditu Duzu? saioan  gonbidatua. Ingeniaritza Teknikoa eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen eta ondoren, Ingeniaritza Biomedikoan trebatu. 2014an urtean Gurutzeta Ospitaleko BioCruces Zientzia eta Osasunerako Ikerkuntza Institutuan hasi zen lanean eta metodo aurreratuen ikerkuntzan dabil, hainbat gaixotasunen kuantifikazioa helburu eta epilepsian bereziki. Horretaz gain, albiste laburrak eta sarekoak ere izango ditugu saio honetan.


adituduzu Daniel Carballo arkitektua izan dugu UEUko Aditu Duzu? saioan  gondatua. Arkitektua izateaz gain, pilotazale amorratua da, hain zuzen ere, hortan dabila orain, Euskal Herriko pilota-plazak, pilota lekuak aztertzen. Gure herrietako alde zaharrek, paretek, plazek edota harresiek zerikusi handia baitute pilota jokoarekin, uste baino gehiago.

Aditu Duzu? Gaurko irratsaioan, xaguxarrei buruz aritu gara Antton Alberdi gazte ikerlariarekin.

Aditu Duzu? Heldu den astelehenean, 12:00etan, xaguxarrei buruz arituko gara solasean Antton Alberdi gazte ikerlariarekin.

Nork dio zientzilariak arraroak direla? Nork imaginatzen ditu laborategitik atera gabe? Ba ez. Zientzilariak pertsona arruntak dira. Erretrobirus endogenoez gain kafea eta patata tortila pintxoa gustatzen zaie. Bai behintzat Koldo Garcia zientzilariaria. UEUko Aditu Duzu? saioan bera izan da hilabete honetan gure gonbidatu. Horretaz gain, Amaia Ugaldek zientziaren inguruko hainbat bitxikeri kontatu dizkigu….Nola egiten dute lo katxaloteek? Jakin nahi baduzu, entzun azaroko Aditu duzu!?

ADITU DUZU? Denboraldi berri honetan gazte ikerlariak izanen dira protagonista. Koldo Garcia zientzialariarekin izan gara, 2010ean defendatu zuen bere tesia. Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa ikertu du behietan eta ardietan. Konplikatua dirudi, baina errez azaldu digu dena. Kafea eta pintxoa hartzen genituen bitartea.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »