BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

la foto(1)U10 saio berezia osorik: elkarrizketak (Teresa Toda, Etxerat, JaikiAdi,…), mahaingurua Jokin Aranalde eta Rosa Iriarterekin , kale giroa…

Barakaldoko Kikerekin aritu izan gara

Etxerateko Urtzi elkarrziketatu dugu.

Goizaldeko ordubatak arte negoziatu eta gero adostasunera iritsi dira Candyko zuzendaritza eta langile batzordea. 54 urtetik gorakoek erretiroa hartuko dute modu duin batean, eta gainontzekoei, 45 eguneko kalte ordaina eman eta 5 hilabatez aplikatuko zaie EREa. Orain, Bergarako enpresaren berrindustrializazioa da gakoa. Gipuzkoako Aldundia inbertsore berriak lortzeko negoziaketetan dabil orain.

Jone Amezagaren espetxeratzearen aurka dinamika bizia garatu dute Gernika aldean azken asteetan. Jone Libre dinamikako Xabier Enbeitarekin izan gara, Jone atxilotu berritan.

Onintza Enbeita Amaiurko diputatua Gernikan izan da gaur goizean eta zuzenean bizitu du Jone Amezagaren atxiloketa. Enbeitak uste du euskal gazteariaren aurka egin nahi izan dutela Jone atxilotuz, gazteria ixilik nahi dutelako.

Jone Amezagaren abokatu Ione Goirizelaiarekin izan gara eta Errigoitiko gaztearen espetxeratzea ekarri duen prozesu judizialaz galdetu diogu.

Ion Telleria kazetariak atxiloketaren unea nolakoa izan den azaldu digu eguerdiko albistegi orokorrean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »