BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Gaur eguerdian, Urtza Alkortak prentsaurrekoa eskaini du Ondarroako Alamedan eta bertan, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun Sailburuari igorriko dion eskutitza irakurri du.

Conexión a las 8:30 con Maite Bidarte desde el AskeGunea de Ondarru.

Eguerdiko hamabi terdiak pasatxo zirenean azaldu da Urtza Alkorta Ondarroako Alamedara eta segituan “herri-harresia” osatu dute hamarnaka herritarrek bere inguruan. Ion Telleria kazetariari egindako adierazpenetan, Alkortak “jasotako babes guztia” eskertu nahi izan du eta Alamedan irudikatzen ari den herri-babesa berarentzat “oxigeno bonbona bat” dela nabarmendu du. Horrez gain, Urtza Alkortak Estatu espainiarrean nahiz frantsean gatibu diren euskal preso politikoak ere gogoan izan ditu eta jasotzen ari den babes guztia “barruan diren kideekin” konpartitu nahi duela baieztatu du.

El portavoz de Eleak Txerra Boilinaga se encuentra en Ondarroa, apoyando el muro popular en contra de la detención de Urtza Alkorta. Según ha remarcado Bolinaga “todo el peso no puede caer sobre los imputados, la sociedad debe involucrarse” y ha añadido que “nuestro reto ahora es que los ladriillos de la muralla anti-represviva se construya barrio a barrio, desde abajo”.

Gaur ez du asko epelduko, baina hobetu dezente bai. Motel samar hasiko da eguna, baina eguerdirako asko txukunduko du. Laino maskalak saretu, eta eguzkia presente edukiko dugu. Haizeak iparretik joko du baina ekialderagotik eta ahul samar. Hala ere, tenperatura ez da asko igoko. Laino maskal horiek ere ez dira erabat desagertuko, mendialdeetan pilatuz. Polita, oro har.
Bihar laino maskalak goiz partean, baina eguerdirako erabat xurgatuko ditu eguzkiak. Txukun eta dotore toki guztietan. Hala ere, arratsalderako tenperatura ez da asko igoko, ipar-ekialdeko haize freskoarekin. Atlantiko aldetik dezente babestuko gaitu antizikloiak.

Espainiako auzitegi konstituzionalak Bateragune auziko presoek euren zigorraren aurka jarritako helegiteak tramitera onartu ditu. Orain auzitegi horrek epe motzean erabaki beharko lukeela helegiteak aztertu bitartean presoen zigorrak behin behinean eten hala ez uste du Jone Goirizelaiak, Bateragune kasuagatik espetxean daudenen abokatuak. Izan ere bost espetxeratuek espainiako auzitegi nazionalak jarritako zigorrak eta ondoren gorenak murriztu zituen zigorren erdia iadanik bete dituzte. Helegiteak tramitera onartu izana berri ona dela aitortu digu Goirizelaiak, egungo egoera politikoa bultzatu zeutenak espetxean mantentzea ulertezina delako.

Gaur hobera egingo du nabarmen. Goizeko behe lainoak berehala desegingo dira eta erabat garbi geratuko dira bazterrak. Haizeak leun joko du ekialdetik, baina arratsaldean ipar ukitu apur batek oztopatuko du pixka bat tenperaturaren igoera. Hala ere, epeltasun puntu egokia harrapatuko du. Eguzkiak dotore zeharkatuko du zeru urdina. Eguraldi polita eta giro atsegina.
Bihar eutsi egingo dio hobetzeko joerari. Bazter guztiak garbi eta txukun, eguzkiari leku ederra jarriz. Ekialdeko haize leunak ipar ukitu apur bat ibili arren, tenperaturak irabazi egingo du epel puntu goxoa harrapatuz. Egoera iraunkorra izango dela dirudi gainera.

Gaur okerrera. Ondo samar hasiko da, epel antzean eta ostarteak nagusi direla, hego ukituko ekialdeko haize leunarekin. Berehala hasiko dira lainoak ugaltzen eta eguerdirako zeru estalia egongo da eta haizea ipar-mendebaldera aldatuta, petraltzen hasiko da. Arratsaldean euritara joko du eta tenperatura behera abiatuko da. Iparraldeko depresioaren muturrak harrapatuko gaitu.
Bihar kaskar, euri dezente botaz. Goi geruzetako hotz gunea parean, lurralde soa zigortuz. Haizeak ipar- mendebaldetik joko du dezente petralduta eta tenperatura dezente jaitsiko da. Prezipitazio ugari eta mardulak, ekaitz tankerako zaparradekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »