BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Ezker abertzaleko gazte erakundeko bozeramaleak “ikaragarria izan da” esaldiarekin definitu du gaur Donostiako Askegunean bizitu dena. Gotzon Elizburuk elkartasun mezu bat izan du atxiloturiko gazteekin eta hauen senideekin eta datozen ordu eta egunetan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du Ernai gazte antolakundearen izenean.

Ertzaintza Boulebarrera iritsi den momentutik eta auziperatuak atxilotuta eraman dituzten arte,
Donostiako Askegunean jazo den guztia jaso dugu gaurko irratsaio berezi honetan. Herri harresian
zeuden gazteekin konexioak, gazte auziperatuei elkarrizketak, Eleak mugimendua, giroa, poliziaren
bortizkeria, gazteen oihuak… Goizeko sei terdietatik aurrera Donostiako Boulebarrean bizitu diren
une gogor bezain hunkigarriak irrratsaio batean laburbilduta.

Ertzaintza Boulebarrera iritsi den momentutik eta auziperatuak atxilotuta eraman dituzten arte,
Donostiako Askegunean jazo den guztia jaso dugu gaurko irratsaio berezi honetan. Herri harresian
zeuden gazteekin konexioak, gazte auziperatuei elkarrizketak, Eleak mugimendua, giroa… Goizeko
sei terdietatik aurrera Donostiako Boulebarrean bizitu diren une gogor bezain hunkigarriak
irrratsaio batean laburbilduta.

Ertzaintza Boulebarrera iritsi den momentutik eta auziperatuak atxilotuta eraman dituzten arte,
Donostiako Askegunean jazo den guztia jaso dugu gaurko irratsaio berezi honetan. Herri harresian
zeuden gazteekin konexioak, gazte auziperatuei elkarrizketak, Eleak mugimendua, giroa… Goizeko
sei terdietatik aurrera Donostiako Boulebarrean bizitu diren une gogor bezain hunkigarriak
irrratsaio batean laburbilduta.

Gaur fronte txiki bat sortu eta kostaldea zeharkatuko du. Haizeak iparretik joko du, tenperatura dezente jaitsita eta euri lardatsa botako du. Arratsaldean atertzera egin, haizea baretu eta ostarteak agertuko dira. Barnealdean euririk ez, baina haize hotza bai. Ziertzoa ere mugituko da apur bat giroa dezente mikaztuz. Epeldu ezinean ibiliko da egun batzuetan.
Bihar hobekuntzatxoa. Iparreko joera oraindik, baina haizeak ekialderagotik jarri eta garbiketa nabarmenduko da. Goizean laino maskal batzuk eta oso fresko; arratsaldean, berriz, oskarbi eta tenperatura pixka bat igoko da. Epeldu ezinean baina itxura polita.

Azken orduetan Aske Gunean gertatutakoaren kronika duzue entzungai. Elkartasun eta salaketa guneak aurrera darrai, are eta gehiago sare sozialen bidez Antiguoko ertzain etxean furgoneten presentzia handitu dela jakin ostean. Bertaratzeko deia egin dute azken orduak izan baitaitezke. Zuzeneko konexioan, egunean jazotakoa kontatu digu Maite Bidarte lankideak. Beñat Apalategi Donostiako gazte auziperatu eta ondoren absolbituak, bart aske gunean bizitako tentsio uneak aipatu dizkigu. Gainera, Txelui Morenok honen inguruko iritzia ere eman digu. Azkenik, gazte zigortuetako biren amek, Maripaz Casanovak eta Natalia Salbidek, egun hauek nola bizi dituzten kontatu dute.

Donostiako zortzi gazteen aurkako espetxeratze agindua iritsi denean aske gunea indartzeko deia egin dute. Egunean zehar Aske gunean bildutako iritziak bildu ditugu kronika honetan. Lehenik eta behin, Aitor Olaizola espetxeratzeko arriskuan dagoen gazteak berria nola jaso duten azaldu digu. ELEAK mugimenduko Txerra Bolinagak berriz, errepresioarekin nazkatuta azaldu da eta herri harresia eraikitzearen beharraz mintzatu da. Aske guneak dinamika indartu eta 24 orduz irekita izango da elkartasunaren gunea, bertatik Ion Telleriak kazetariak xehetasunen berri emateaz gain,  Beñat Apalategiren hitzak ekarri dizkigu, gazteak eramatea kostatuko zaiela aldarrikatu eta herritarrei bertaratzeko deia egin du Apalategik. Azkenik Gotzon Elizburu Ernai gazte erakundeko bozeramalearekin solasaldia izan dugu. Azkenik Aitziber Plazaolak, bera bezala beste ehunka gazte independentistek epaiketei aurre egin beharko dietela esan digu, gaineratuz aske gunearen filosofiaren testigua hartuko dutela.

Donostiako 8 gazteak edozein momentutan izan daitezke atxilotuak, hala agindu du epaileak. Baina ez dira adibide bakarra. Markel Ormazabal donostiarrak 6 urte egin ditu espetxean jarrai/haika/segi koa izatea leporatuta. Aitziber Plazaola, aldiz, epaiketaren zain dago. Gaur biak egon dira Askegunean, eta gurean elkarrizketatu egin ditugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »