BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

(Audio 11 Abril 2012) Varios testigos de la muerte de Iñigo Cabacas nos comentaron lo sucedido hace un año.

Gaueko 23:30etan Ertzaintza Indautxun zen, Iñigo Cabacasek pilotakada jaso baina minutu batzuk lehenago izandako elkarrizketa da. Entzun, apirilaren 5ean Iñigo Cabacasekin zer gertatu zen argitzen duten Ertzaintzaren audioak.

[Transcripciones y más información en NAIZ]

2012ko apirilaren 5ean Indautxuko Herrikoan gertatu zena argitzen duten Ertzaintzaren audioak bildu ditugu. Entzun jarraian Indautxura bertaratutako patruila eta Ugarteko komisaldegiaren arteko elkarrizketak. Hiru aldiz baieztatu zuen patrullak giroa lasaia zela, hala ere sartzeko agindua eman zuten Ugartetik.

[Transcripciones y más información en NAIZ]

Gaur haizea apal eta eguzkia bistan, eguraldi ona Euskal Herriko leku guztietan. Hego ukituko haizea ibiliko da goizean, eta mendebal ahula arratsaldean. Tenperatura berdintsu, epeltasunari eutsiz. Hodei gutxi eta euririk batere ez. Eguzkiak ederki aprobetxatuko ditu ostarte zabal horiek bazterrak goxatzeko. Iluntzean ekaitz bakan batzuk gara litezke mendialdean.
Bihar hego haize leunarekin eta eguzkia lagun, epeltasuna areagotuko da. Zerua ia erabat garbi, euri arriskurik gabe. Eguraldi dotorea eta giro atsegina Euskal Herri osoan. Borraska ongi kokaturik, modu onean harrapatuko gaitu, giro bikaina bermatuz. Irauteko itxura.

Ekaitz de Iberoren atxiloketaz mintzatu zaigu Aitor Olaizola, auzitegi gorenak 6 urteko espetxe zigorrera kondenatu duen gazte donostiarra.

Hilabeteak gordeta egon eta gero gaur donostiako gazteek emandako agerraldian agertu da Ekaitz Ibero. Haserre Espainiako epaitegiak emandako sententziaren aurrean, esan du berak torturapean egindako adierazpenak izan zirela, eta sententzia loteria makabro bat dela. Jasotako elkartasuna ere eskertu egin du, eta dei egin du mobilizatzen jarraitzeko. Garbi utzi du ez dela erreza izanen haiek atxilotzea haien bizitzako urteak oparitzeko ez daudela prest. Euskal Herriak nahikoa da esan behar duela gehitu du Iberok.a

Aitor Olaizola Donostiako gaztea gurean izan dugu gaur Espainiako Auzitegi Gorenak epaia kaleratu eta ordu gutxira. Sententzia loteria makabro bat dela salatu du, eta behin betiko espetxe politikarekin amaitu behar dela. Gogoratu, Segiko kide izatearen akusaziopean 8 gazteren aurka 6 urteko espetetxe zigorra berretsi du, eta 7 absolbitu egin ditu. 15 gazte-ri 6 urteko espetxe zigorra ezarri zien auzitegi nazionalak, orain Gorenak zera erabaki du: 15 gazte horietatik, 8ri 6 urteko espetxe zigorra berrestea, eta 7 absolbitu egin ditu.

Urtzi Urkizu Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kidea da. Urte bat pasa da Iñigo Cabacas ertzaintzaren pilotakadaren ondorioz zauritu eta lau egun geroago zendu zela. Oraindik ez dago erantzulerik eta bide judiziala motel doa. Iñigo Gogoan Herri Ekimenak urte guzti honetan ez dela ezer aldatu salatu du, Ertzaintzak iragarri zuen bilakaera ez duela eman. Cabacasen oroimena berreskuratzeko eta eragile aktibo izateko asmoarekin ekimenak egingo dituzte. Gaur bertan omenaldia egingo diote Indautxun Cabacas zauritu zuten lekuan. Apirilaren 9tik 11ra berriz “Polizi ereduari xake!” lemapean ekimen ezberdinak antolatu dituzte eta hilaren 13an manifestazioa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »