BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Otsailaren 13an erail zuten Joxean Arregi, geroztik gurean tortura Euskal Herrian oso presente egon dela gogoratzen da. Atzo, Gipuzkoako Diputazioan “Egia osoa” eta torturarik inoiz gehiago ez gertatzea eskatu zuten arratsaldez burutu zen ekitalde xume batean. Besteak beste, torturatuak izan diren hainbat herritarrek hartu zuten hitza. Hemen ekitaldia osoa entzungai.

Euriteak hainbat arazo sortu ditut Euskal Herrian zehar. Eguna aurrera joan ahala, eguraldiak hobetzera joko du.

Gaur beste koska bat etorriko zaigu eguraldia kaskartzera. Haizea ipar-mendebaldetik galanki zakartuko da. Zaparradak ugari eta mardulak izango dira, trumoiak xaxatuta. Tenperatura pixka bat jaitsiko da eta txingorra botako du tarteka. Mendietan elur koskak loditzen eta kota jaisten. Beheak salbu, baina 400dik gorakoak zurituta. Negu giro gordina, beraz. Bihar pattal samar jarraituko du. Ipar haize zitala eta laino maskalak trinkoago, zer edo zer bota nahian. Kostaldeko mendietan lantxurdak arbolak zurituko ditu. Negu usaina Euskal Herri osoan. Barnealdeetan oskarbi egongo da eta izotza botako du.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Gaur onari eutsiko dio frontea etorri artean. Iluntzera arte, beraz, giro ona. Zerua garbi samar eta giro epela hego haize txikiarekin. Gauean gogotik okertuko da eguraldia. Tenperaturaren jaitsiera nabarmena; iluntzetik goizera 10-12 gradu beherago. Zaparrada mardulak, trumoia eta txingorra tartean, eta haize zakarra. Elurraren kota ere asko jaitsiko da; agian 300 metroraino.
Bihar ipar-mendebaldeko haize ufadak eta zaparradak. Tenperatura asko jaitsiko da derrepente, elurra behe samarreraino botaz. Haizea zakar antzean ibiliko da. Zaparrada mardulenak gauean botako ditu, baina txingordun zaparradak izango dira egunean zehar ere.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

UPNren gobernuak berriz ere Euskalerria irratia lizentziarik gabe uzteko hartutako erabakiari buruz hitz eign dugu bertako zuzendari Mikel Bujandarekin. Azaldu digu eurek konfidantza bazutela Euskalerria irratiaren proiektuan, baina ez ordea lizentziak banatzeko eskumena zutenengan. UPNren gobernuak “Europako kontseiluari, nafarroako parlamentuari, Iruñeako udalbatzaren gehiengoari, euskaltzaindiari, arartekoari eta behar den guztiari” entzungor egin diola salatu du Bujandak. Dena den, “inondik ere etsitzeko asmorik” ez dutela azpimarratu du, eta Nafarroako politikariek zer dioten ikusi beharko den arren, Europan “sentiberatasun handiagoa” topatuko dutela uste du Bujandak.

Gaur eguraldi polita izango dugu gaur. Hasieran erabat garbitu ezinean, baina laino maskal horiek desagertuz joango dira, eta bolada batean oskarbi geratuko da. Egun osoan ateri, eta zertxobait epelago. Eguzkia saiatuko da bazterrak apur bat goxatzen, baina elur gaineko hego haize txiki hori petral samarra egingo zaigu. Gauerako, fronte txiki batek euria ekarriko digu berriro.
Bihar frontea igaroko da gauean eta horrek utzitako lardaskeriak hartuko du eguerdira artekoa. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, eta arratsaldean hegotik jarri nahian, onalditxo modukoa sumatuko dugu. Tenperatura apur bat gorago, batez ere arratsaldean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »