BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Gaur oskarbiaren hotz puntua izango dugu goizean behe laino batzuekin. Hori segituan konpondu, eta eguraldi polita eta atsegina garatuko da, hego-ekialdeko haize leunarekin. Antizikloi biribila geure parean, presioa oso goian kokaturik. Ez aldendu eta ez desegin, hemen geratuko da. Eguzkia ere gure alde lanean zeru urdinetik. Tenperatura maximoa dezente igoko da.
Bihar egunsentian fresko eta behe laino batzuk, baina zerua garbi eta urdin egun osoan. Tenperatura maximoak zertxobait irabaziko du eta haize geldiarekin epel sentsazioa areagotuko da. Lurralde osoan berdintsu. Giro zoragarria geratuko da leku guztietan.

Jone Gorizelaia abokatuak Aurore Martinen inguruko albistea baieztatu du gurean. Batasuneko kidearen sendiak jakinarazi du albistea, Xiberoko Botzari deituta. Jone Goirizelaiari 13:15ean eman diote erabakiaren berri. Eguerdiko albistegi nagusian egin diogu elkarrizketa.

Gaur gauean euri koska etorriko zaigu eta euri giroan zabalduko da eguna. Haize nahasiak bolada batean ipar-mendebaldetik joko du, giroa dezente petralduz. Hala ere, tenperatura az da asko jaitsiko. Arratsaldean lainoak bakandu eta atertu egingo du. Hobekuntzatxoa nabarituko dugu, beraz, eguerditik aurrera. Horrenbestez, gaurko petralaldia ez da asko nabarmenduko.
Bihar hego haize suabea eta tenperatura gorantz. Zerua garbi samar mantenduko da, eguzkiren presentzia sumatuko dugularik. Borrasken tarteko antizikloi txikiak ederki babestuko gaitu, eguraldi gustagarria gauzatuz. Txukun eta epel Euskal Herri osoan.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuen atzo Iñaki Sotok, Garako Zuzendariak. Zergatia? Joan den abuztuan Bilboko Alde Zaharreko hainbat auzokideren iritzi artikulu bat GARAn plazaratzea. Gertakari honek berriro ere auzian jarri du  adierazpen askatasuna. Gurean izan dugu gaur Iñaki Soto.

Gaur giro txarra. Hego haizea baldar eta hodeiak lodi, euri bisutsa botaz. Hodei saldoak zerua goibeldu eta euri zipriztinak edo zaparrada lodiagoak noiznahi botako ditu. Bihar, aldiz, Txukunago, oro har, baina euri mehatxua mantenduz, zarrastada txikiak ere barreiatuko dira. Tenperatura apur bat gorago.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »