BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

17.14etan eraiki dute Bartzelonako Gran Via eta Diagonal kaleetan V erraldoia, kataluniarrek beren etorkizuna erabaki nahi dutela aldarrikatu eta azaroaren 9an bozkatu nahi dutela exijitzeko. Patxi Gaztelumendik kontatu dizkigu uneko xehetasunak.

Arcelor Mittal multinazionalak Zumarragako lantokia behin behinean itxi nahi duela zabaldu dute gaur hedabideek. LAB sindikatuko industria federazioko kiden Jon Ander Goñirekin izan gara albistea baloratzeko. Lehenik kritikatu du informazio oso gutxi dutela langileek. Edonola ere, Goñiren esanetan, Zumarragako Arcelo Mittalek, Euskal Herrian multinazional honek dituen beste lantokiek bezala, badu etorkizuna. LABeko kidearen esanetan, ikusi egin beharko da, behin behineko itxiera honekin, zein motako interesak dituen enpresak.

Manuel Valles Frantziako lehen ministroak gobernuaren dimisioa iragarri duen egunean, Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslearekin izan gara. Bere iritziz “bai diputatu, baita herritarrek ere kritikatzen dutena Hollande presidenteak aukeratu duen norabide soziekonomikoa da”.

Hemos hablado con Pernando Barrena sobre la sentencia emitida por la Audiencia Nacional en el llamado caso de las herriko tabernas. Exactamente, el tribunal a condenado a 20 ciudadanos vascos y ha ordenado el comiso de 111 herriko tabernas.

Jokin Aranalde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzakidetza taldeko kidea atzo irten zen Soto del Realeko espetxetik. Uztailaren 17an espainiaratu zuten. Etxera iritsi berritan, berarekin izan gara eta baieztatu digu ezker abertzaleak urrats bat aurrera ematen duenean estatuek errepresioarekin erantzuten dutela. Etxerako itzulera ederra eta bikaina izan dela aitortu digu.

El actor vasco Alex Angulo falleció ayer en accidente de trabajo. Hemos analizado con el crítico de cine Koldo Lanzaluze la trayectoria de Alex. Lanzaluze ha subrayado que era una persona cercana y un trabajador. Asimismo, siempre guardaba un hueco para trabajar en Euskal Herria o en proyectos vascos

Iruñeatik zuzenean, Ahotsa.info eta Naiz.inforekin elkarlanean eginiko saio berezia: tertulia, elkarrizketak, kale giroa…

Uholdeek arazo larriak eragin ditu bereziki Ipar Euskal Herrian. Abereak desagertuta, kalte material larriak, eta ondoriorik okerrena: 84 urteko gizonezko bat hil dela Izuran. Nafarroa Garaian aldiz, Baztanen izan dira ondoriorik kaltegarrienak. Metro bateko garaiera ere hartu baitu urak ibilbidetik irten denean. Egoeraren berri eman digute Irulegi Irratiko Bernadett Argainek eta Xorroxin Irratiko Joseba Otondok.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »