BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Parisko auzitegiak Ibon Fernandez Iradik pairatzen duen esklerosi anizkoitza dela eta, defentsak eskatutako zigor suspentsioaren epaia atera du. Bertan onartzen da gaixotasuna kartzelarekin ez dela konpatiblea. Baina askatasuna lortzeko baldintzak ezartzen zaizkio presoari. Batetik, Estatu Frantsesean bizitzeko debekua kentzea, eta bestetik Pirinio Atlantikoetatik kanpo bizitzea. Lehen baldintza hori beste auzitegi batek erabaki behar du. Baliteke ezezkoa ematea auzitegi horrek, eta hori horrela, gaurko ebazpenak balioa galduko luke. Baldintza horiek ikusita, sententzia bera kontraesankorra da Maritxu Paulus Basurko abokatuarentzat. Gainera honek Fernandez Iradiren askatasuna gutxienez urtebete luza dezakeela ohartarazi du. Noski, pairatzen duen gaixotasuna dela eta, denbora guzti honek zuzenean eragingo dio Lasartearraren osasun egoerari.

Lau urte eta erdiko prozesuaren ondoren, libre dira 26/11 sumarioko berrogei gazte independentistak. Gaur, guztiek, prentsaurrekoa eskaini dute Iruñeako Katakrak-en ebazpenaren balorazioa egiteko. Besteak beste, konponbideak berrogehi militante irabazi dituela nabarmendu dute.

Ion Telleria Info7 irratiko mikrofonoetan mintzatu zaigu sententziaren berri jakin bezain laster.

Lau atxilotu izan dira goizean Oiartzunen, bertako informazioa bildu digu Mirari Martiarenak.

GARAko zuzendariak erregearen abdikazioaren inguruan hausnartu du. Espainiak bizi duen krisi sistematikoari erantzuten dio abdikazioak Sotoren iritziz. “Guztia Espainiako alderdi nagusien aldetik lotuta dago”, gaineratu du. Ordea, Soto kezkatzen duena, euskal alderdiek horrelako egoera baten aurrean estrategiarik baduten da.

Info7 Irratiko bazkideek NAIZeko L harpidetza dohainik izango dute aurrerantzean, bi aldeek sinatu berri duten akordioari esker. Hala, NAIZen ordaintzekoak diren bost eduki doan izango dituzte eskuragarri; hau da, giltzatxoa duten bost albisteetara zuzeneko sarbidea izango dute.

Irakurri albiste osoa hemen.

Larunbatean Arrangoitzen izan ginen eta bertan, belaunaldi desberdinetako iheslariekin hitz egiteko aukera izan genuen. Hain zuzen, ondorengo erreportai honetan Aitor Mokoroa, Xabier Arin, Jaione Dorai, Jon Irazola eta Andoitz San Sebastian iheslarien hitzak eta testigantzak bildu ditugu.

Urtarrilean Idoia Nievese nafarroako ogasun zuzendari ohiak dimisioa aurkeztu eta Lurdes Goikoetxearen eta Yolanda Barcina zipriztintzen zituen irregulartasunak mahaigaineratu zituen. Segituan Roberto Jimenezek Nafarroako presidenteari dimititzeko eskatu eta ikerketa batzordearen ondorioak entzutean zentsura mozioa aurkeztuko zuela iragarri zuen. Ikerketa batzordeak ustelkeria egon dela ondorioztatu eta orain erantzukizun politikoak argitzeko unean, PSNk agindutakoa ez duela beteko dirudi. Audio kronologia honetan entzun dezakezue afera honek izan duen bilakaera eta iruditan Naiz.info webgunean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »