BILAKETAK

Korrika

RSS-Podcast

aa

Korrikak eman duenaren errepaso laburra egin digute ibilbidean zehar dabiltzan kolaboratzaileek.

Gaur ere ez digu hutsik egin Ekhi Erremundegik, Portugaleten harrapatu dugu korrika noiz iritsiko zain. Gaurkoan, aurreko egunekin alderatuta baino askoz herri gehiagotatik pasako da Korrika, Ekhik azaldu digu zergatik den hori.

Cristophe Dalia, Baionako AEKko arduradunarekin hitz egin dugu gaurkoan eta igandean, Lapurdiko hiriburuan euskararen aldeko festak eztanda egingo duela aurreratu digu. Kontzertuak, txarangak, herri bazkaria… denetarik prestatu dute Baionan Korrikari ongi etorria emateko eta Daliak kontatu digunez, “ilusioa oso handia da aspaldi ez zelako Korrika Lapurdiko hiriburuan amaitzen”.

Korrika-ren lekukoa kilometroz-kilometro eta eskuz-esku Baionara gerturatzen ari da pixkanaka. Dagoeneko, ibilbidearen zatirik handiena egin dute euskalakariek eta gaur goizean, Barakaldotik igarotzerakoan, Argitan Barakaldoko Emakumeen Harretarako Zentroak hartu du euskararen aldeko lekukoa. Hori dela eta, Argitan taldeko Karmelerekin hitz egin dugu Korrika iristeko minutu eskas falta zirenean.

Korrikak eman duenaren errepaso laburra egin digute ibilbidean zehar dabiltzan kolaboratzaileek.

Korrikak eman duenaren errepaso laburra egin digute ibilbidean zehar dabiltzan kolaboratzaileek.

Korrikak eman duenaren errepaso laburra egin digute ibilbidean zehar dabiltzan kolaboratzaileek.

Egunero bezala, gaur ere hitz egin dugu Euskal Irratietako Ekhi Erremundegirekin, Maeztu igaro berri harrapatu dugu.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »