BILAKETAK

Irratsaio bereziak

RSS-Podcast

aa

Info7 irratia, atzo senperen egon zen,hemen entzungai bertan bildutako elkarrizteta sortak!

Nafarroaren eguna, elkarbizitza edota elkartasunaren isla izan da. Holaxe antolatua zuen aldarrikapenez beteriko eguna Basaizeak.
Gu ere bertan egon gara, eta hainbat lagunekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Basaizea elkartetik, Maialen galleras, Maddalen Dupuy Baigorriko ama ikastolako buraso, herrirako emili martin, altxa neskatxa talde feministako elorri arin eta intza ursoegi, floren aoiz, EHZtik amaia boloqui eta eneko etxegarai, xabier ezkerra euskal iheslaria, ibai aguirrebarrena IEHko gazte mugimendu berriaren kidea, Maitena Monaco kantaria

Aberri Egunari Iruñeatik zuzenean egindako jarraipen berezia

Korrikak eman duenaren errepaso laburra egin digute ibilbidean zehar dabiltzan kolaboratzaileek.

Gaur ere ez digu hutsik egin Ekhi Erremundegik, Portugaleten harrapatu dugu korrika noiz iritsiko zain. Gaurkoan, aurreko egunekin alderatuta baino askoz herri gehiagotatik pasako da Korrika, Ekhik azaldu digu zergatik den hori.

Cristophe Dalia, Baionako AEKko arduradunarekin hitz egin dugu gaurkoan eta igandean, Lapurdiko hiriburuan euskararen aldeko festak eztanda egingo duela aurreratu digu. Kontzertuak, txarangak, herri bazkaria… denetarik prestatu dute Baionan Korrikari ongi etorria emateko eta Daliak kontatu digunez, “ilusioa oso handia da aspaldi ez zelako Korrika Lapurdiko hiriburuan amaitzen”.

Korrika-ren lekukoa kilometroz-kilometro eta eskuz-esku Baionara gerturatzen ari da pixkanaka. Dagoeneko, ibilbidearen zatirik handiena egin dute euskalakariek eta gaur goizean, Barakaldotik igarotzerakoan, Argitan Barakaldoko Emakumeen Harretarako Zentroak hartu du euskararen aldeko lekukoa. Hori dela eta, Argitan taldeko Karmelerekin hitz egin dugu Korrika iristeko minutu eskas falta zirenean.

Korrikak eman duenaren errepaso laburra egin digute ibilbidean zehar dabiltzan kolaboratzaileek.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »